Pasa den ekainaren 14an, Xanjuandegin ospatu genuen Nepalen aldeko kros solidarioa antolatu genuen talde ezberdinen izenean, eskerrak eman nahi genizkizuen bertan parte \
hartu zenuten guztiei. Gure eskerrik beroenak, espero genuena baino askoz jende gehiagok parte hartu zenutelako bertan, eta giro bikainean ospatu genuelako ekimena. \
Eskerrak baita ere, egunean bertan bolondres moduan esku bat bota zeniguten guztioi eta nola ez, Azpeitiko udalari, emandako laguntzarengatik. \
Barkamena eskatu nahi genuke izenak ematerakoan izan genituen arazoengatik, guretzat lan berriak izan dira baina asko ikasi dugu eta datorren urterako, gauzak hobeto egingo ditugu! \
Gogorarazi nahi genizuen, egin zenituzten ekarpen ekonomiko guztiekin bildutako dirua, Nepalgo lurrikara bortitzek hango umeengan utzi dituzten ondorio psikologiko larriak \
tratatzeko proiektu batera bideratuko ditugula. \
Child bright elkarteak Nepalen burutzen dituen proiektuen berri gehiago jakin nahi baduzue edota gurekin harremanetan jartzeko, gure web orria bisita dezakezue: \
www.childbright.org \
Amaitzeko, Xanjuandegiko festetan aurten ere child bright tonbola solidarioa irekita egon da, child bright fundazioak Azpeitiko merkatari, tabernari, lokalaren jabeei eta bertan \
lagundu eta urbildu ziren guztiei eskerrak eman nahi zkiogu. \
\
\