Jubenil/juniorren Euskadiko Txapelketak eta gure beteranoa

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko eka. 10a, 10:29
Ekainari hasiera emanez, hilaren lehenengo larunbatean, ekainaren 6an, Durangora gerturatu ziren Xeye taldekoak. Egun garrantzitsua izan zen, Euskadiko jubenilen eta juniorren txapelketa ospatu baitzen bertan. Gure taldekideen parte-hartzerik ez zen falta izan. Guztira lau taldekide izan genituen bertan: hiru junior eta jubenil bat.\ \ Larunbat goizean, 800 metroko proban lehiatu ziren taldeko Jone Zabaleta eta Ainhoa Conde. Zabaletak 02:25:32an egin zuen ibilbidea, eta gogor aritu ondoren, Euskadiko bigarren postua lortu zuen. Condek, berriz, 02:36:90an egin zuen lasterketa, bosgarren postuan helmugaratuz.\ \ Arratsaldean, taldeko bi mutil izan genituen bertan: Jon Perez eta Martin Larrañaga. Jon Perez bikain aritu zen beste behin ere, 1.500 metroko proban. Euskadiko txapeldun izatea lortu zuen 04:07:76 denborarekin. Martinek, aldiz, 5.000 metroko probari eutsi egin zion, 18:05:16ko kronoarekin, bigarren postua eskuratuz. \ \ Taldeko gazteek txukun bete zuten beraien larunbateko lana. Igandean beteranoen txanda izan zen, eta Euskadiko Txapelketa izan zuten horiek ere. Pedro Muñoz aritu zen 5.000 metroko proban, eta emaitza ona lortu zuen, 15:46:97ko marka eginez, eta podiumaren goikaldera igotzea lortu zuen. \ \ Zorionik beroenak guztiei eta jarraitu lanean, harrigarria baita astero-astero erakusten duzuen maila eta motibazioa.