Arropa eta mota guztietako material erabilgarriak bilduko ditu Elkar-ekinek ekainean zehar

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko mai. 31a, 21:32
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak dei egin nahi die herritarrei etxean soberan duten arropa eta material guztia erabilgarri jarri dezaten. Horretarako udazkenean egitasmo berri bat martxan jartzera goaz, herri justuago baten aldeko proiektu bat izateko xedearekin. \ \ Herriko pertsona asko jasaten ari den egoera zailari aurre egiteko denon inplikazioa beharrezkoa dela pentsatzen dugu. Zentzu honetan garrantzitsua deritzogu premia larria dutenei laguntzea, oinarrizko materiala doan ipiniaz edo modu merkean salduaz. \ \ Bestalde egoera hau sortu duen eredua aldatu eta pertsonen zerbitzura egongo diren beste aukera batzuk bilatzea derrigorrezkoa zaigu. \ \ Hain zuzen, Elkar-ekinek kanpaina honekin eta ondorengo ekimenekin urrats berri bat eman nahi du zentzu horretan. Beraz herritar guztiok gonbidatuak zaudete zuen aletxoa jartzera. Ekaina osoan honako egunetan eta orduetan izango duzue aukera materiala ekartzeko. \ \ Gazte informazio bulegoa (Udaltzaingoaren ondoan): \ \ Astelehen, asteazken eta ostiraletan, goizeko 10:00etatik 13:00etara. \ \ Astearte eta ostegunetan: 16:30etik 20:00etara \ \ Ekainaren 22tik aurrera, goizez 9:00etatik 13:30era. \ \ Soreasu: \ \ Larunbatetan 10:00etatik 12:00etara. \ \ Materiala erabilgarria eta modu onean ekartzea eskatuko genizueke. \ \ Bilketa donazio bidezkoa izango da.