Gaur hasiko dira Aniztasun Topaketan ...

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko mai. 27a, 09:07
Gaur hasiko dira Aniztasun Topaketan arabierazko ipuin kontaketekin \ \ Elkar-ekin taldeak antolatuta gaur eta bihar ospatuko dira Azpeitiko Aniztasun Topaketak. Udal liburutegiaren eskutik arabierazko ipuin kontaketak izango dira gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera liburutegian bertan. Karmelo Etxegaraiko haurrak arduratuko dira ipuinak kontatzeaz. \ \ Bihar berri arratsaldeko osorako egitarau izango da, ipuin kontalariak, musika eta munduko janari ezberdinak dastatzeko aukera izango delarik.