Azarotik euri asko egin du ...

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko mai. 22a, 12:24
\ Azarotik euri asko egin du. Hauteskunde prozesua hasi genuenetik, alegia. Zenbat bilkura, zenbat lan, zenbat eztabaida... Eta zenbat lagun guzti horretan. Izugarria izan da. Zerrenden osaketa, programaren definizioa, aldizkarien diseinu eta edukien definizioa, bideoen grabaketa eta edizioak, buzoneoak, kartelen pegaketak, batzarren prestaketak, ekitaldiaren prestaketa... Eta azken egunotan, botoak sobreetara sartzen, etxez etxe boto banatzen, megafoniaren bidez EH Bilduren uhinak herriko txokoetara zabaltzen...\ \ Eta guzti horretan, herritarrak izan dira protagonista. Zerrenden osaketan euren iritzia eman duten 300 lagunak. Eta nola ez, zerrendan gure ordezkari gisa ditugun 20 lagunak. Batzarretara joan eta euren ekarpenak egin dituzten lagun guzti horiek. Spotean ageri diren 150 lagunak. Ekitaldira gerturatu ziren guzti guzti horiek. Eta nola ez, ekitaldian kantatu, dantza egin nahiz poemak errezitatu zituztenak. Larunbat gauean konpainian goxoan botoak sobreetara sartzen aritu ziren 60 lagunak. Eta beste hainbat eta hainbat... Egunerokoan herrigintzan diharduten guzti horiek.\ \ Hau da garena eta aurrera begira izan beharko genukeena. Elkarlana. Konpromisoa. Maitasuna. Horretan datza gure kapitalak.\ \ Igandean hauteskunde prozesu honi amaiera emango diogu. Eta ezinbestekoa izango da bai Azpeitian, bai Gipuzkoan eta nola ez Hego Euskal Herrian bere osotasunean emaitza onak izatea. Baina ez da ezeren amaiera izango ez. Astelehenetik aurrera Azpeitiaren aldaketan sakontzen jarraitu behar dugu, egunerokoan herritarren parte hartzea bultzatu eta Azpeitia bizi eta dinamikoa eraikitzen jarraitu behar dugu. Eta nola ez, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde, epaiketa politikoen aurka, euskal presoen etxeratzearen alde, eskubide sozialen alde …\ \ Gaur prozesuari amaiera emango diogu MOSAIKUE ARGAZKI baten bidez. Perez Arregi plazan burutuko dugu arratsaldeko 19:45etan. Dei berezia egin nahi dizuegu Azpeitiaren aldaketan sakontzeko beharra ikusten duzuen guztioi eta nola ez, azken hilabeteetan EHBilduren dinamikan murgildu zareten guztioi.\