Mosaikoarekin emango dio bukaera hauteskunde kanpainari EH Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko mai. 22a, 11:43
Azarotik euri asko egin du. Hauteskunde prozesua hasi genuenetik, alegia. Zenbat bilkura, zenbat lan, zenbat eztabaida... Eta zenbat lagun guzti horretan. Izugarria izan da. Zerrenden osaketa, programaren definizioa, aldizkarien diseinu eta edukien definizioa, bideoen grabaketa eta edizioak, buzoneoak, kartelen pegaketak, batzarren prestaketak, ekitaldiaren prestaketa... Eta azken egunotan, botoak sobreetara sartzen, etxez etxe boto banatzen, megafoniaren bidez EH Bilduren uhinak herriko txokoetara zabaltzen...\ \ Eta guzti horretan, herritarrak izan dira protagonista. Zerrenden osaketan euren iritzia eman duten 300 lagunak. Eta nola ez, zerrendan gure ordezkari gisa ditugun 20 lagunak. Batzarretara joanez, sektore desberdinetako herritarrekin hartu-emanak izanez, edota beste bide batzuk erabiliz euren ekarpenak egin dituzten lagun guzti horiek. Spotean ageri diren 150 lagunak. Ekitaldira gerturatu ziren guzti guzti horiek. Eta nola ez, ekitaldian kantatu, dantza egin nahiz poemak errezitatu zituztenak. Larunbat gauean konpainia goxoan botoak sobreetara sartzen aritu ziren 60 lagunak. Eta beste hainbat eta hainbat... Egunerokoan herrigintzan diharduten guzti horiek.\ \ Hau da garena eta aurrera begira izan beharko genukeena. Elkarlana. Konpromisoa. Maitasuna. Ilusioa. Horretan datza gure lan filosofia eta eredua.\ \ Igandean hauteskunde prozesu honi amaiera emango diogu. Eta ezinbestekoa izango da bai Azpeitian, bai Gipuzkoan eta nola ez Hego Euskal Herrian bere osotasunean emaitza onak izatea. Baina ez da ezeren amaiera izango ez. Astelehenetik aurrera, herritar guztiak oinarri, herritik, Udaletik, herritar eta eragileekin elkarlanean eta parte hartzea sustatuz Azpeitia eraikitzen jarraituko dugu.\ \ Hauteskunde kanpainari modu alai batean amaiera emateko gaur, ostirala, 19:45ean, Perez Arregi plazatxoan (Etxe Zuri aurrean) argazki-mosaikoa, luntxa eta musika izango ditugu. Guztiok gonbidatuta zaudete!\ \ Auzoz auzo, egunez egun, hariz hari, pausoz pauso; herritik eta herriarentzat, azpeitiarrok EH Bildu!