Euskal Trails 2015

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko mai. 19a, 07:49
Euskal Trails 2015\ \ Asteburu honetan denboraldiko lau taldekideen helburu nagusietako baten txanda zen, Euskaltrails. Euskaltrails Baigorriko herrian ospatzen diren 3 lasterketak osatzen dute. Lasterkari ugari biltzen ditu urtero mendi lasterketen festa honek, bertan izan zen besteak beste Imanol Aleson azkoitiarra 130km-ko proban parte hartzen eta meritu handiko 6. postua lortzen. Kasu honetan gure lau taldekideek 2x25km +1250m modalitatean irten ziren, Trail Gourmand delakoan, beste 448 bikoterekin batera. Bikoteka izaten da, eta bi etapa, ostiral eta larunbatean biak 25km eta +1250m. Bikote bat Joseba Diaz eta Egoitz Arrutik osatzen zuten eta bestea Josu LarraƱaga eta Unai Albizurik.\ \ \ Lehenengo egunean eta borroka gogor batean ostean Joseba Diaz eta Egoitz Arrutik 3. Sailkatzea lortu zuten, bikote asko sartu ziren podium eta garaipenerako aukerekin, honek hurrengo egunean lehia estua izango zela erakutsiz. Josu LarraƱaga eta Unai Albizurik atzetik aurrerako lasterketa eginez 9. Postu bikaina lortuko zuten.\ \ Bigarren egunean espero bezala lasterketa hasiera oso bizia izan zen. Lasterketaren erdialdean Joseba eta Egoitz aurreko eguneko irabazleekin lasterketa buruan zijoaztela, bikote frantziarreko kide batek izugarrizko erorikoa izan eta ligamentuak hautsita erretiratu beharrean izan ziren. Ordundik aurrera Joseba eta Egoitzek jarritako erritmo azkarrari ezin izan zion inork jarraitu eta alde handiarekin sartu ziren helmugan. Horrela etapa irabazteaz gain, sailkapen orokorreko txapeldun bilakatuz. Josuk eta Unaik bigarren egunean ere atzetik aurrerako lasterketa indartsua eginez etapako 9. Postua lortu eta sailkapeneko 8. Postua erdietsi zuten, horretaz gain 23 urtez azpiko sailkapeneko irabazleak izan ziren azpeitiar gazteak. \ \ Asteburu benetan bikaina. XEYE tik errekuperazio azkar bat opa eta animoak bidaltzen dizkiogu eroriko larria izan zuen korrikalariari. Bestalde, benetan eskerrak eman nahi genizkieke lasterketa hau posible egin duten guztiei, izugarrizko antolakuntza ona izateaz gain, jaso dugun arreta txunditzekoa izan da, azkarregi pasa zaigu denbora eta jada itzultzeko gogoz gaude.\ \ ZORIONAK LAUROI !!!!!!!!!!!!\