Kanpainako ekitaldia, datorren larunbatean Frontoi Txikian

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko mai. 5a, 11:47
Herritik eta herritarrentzat... Azpeitia behetik gora. Dagoeneko askotan errepikatu dugun gisan, herritar guztiok garaile egingo gaituen proiektuan sakontzea helburutzat hartuta aurkeztuko gara oraingoan ere udal nahiz foru hauteskundeetara.\ \ Maiatzaren 7an emango zaio hasiera ofizialki hauteskunde kanpainari. Eta guk, Azpeitiko EH Bilduk, datorren larunbatean, maiatzak 9, egingo dugu ekitaldi nagusia. 18:30ean izango da, Frontoi Txikian.\ \ Denok gaude gonbidatuta herritarrez, kulturaz, esperientzia nahiz ibilbide desberdinez zipristinduta irudikatuko dugun plazara.