Gipuzkoako aire libreko txapelketak eta eskolartekoak

Erabiltzailearen aurpegia Xeye Atletismo Taldea 2015ko mai. 4a, 14:09
Joan den asteburuan ere lehiatu dira gure atletak. Eta ez edonolako lehiaketan, gainera, Gipuzkoako Aire Zabaleko Txapelketa izan baitugu jokoan. Han izan dira gure taldeko Pedro Muñoz, Jone Zabaleta eta Aitor Madrazo, beraien probetan aurkariekin neurtzen.\ \ Denek 1500 metroko probetan hartu dute parte eta honako emaitzak izan dituzte, Anoetako Mini Estadioan:\ \ Pedro Muñoz: 4’13”57\ Aitor Madrazo: 4’20”96\ Jone Zabaleta: 4’51”80\ \ ESKOLARTEKO TXAPELKETA\ \ Gipuzkoako eskolarteko aire libreko txapelketak ere lehiatu berri dira. Hiru igande goizetan jarraian, Irunen aurrena, Eibarren ondoren eta Arrasaten azkenik, Gipuzkoa guztiko hainbat eta hainbat alebin eta infantil elkartu dira, euren entrenatzaile, taldeetako arduradun, guraso, lagun, epaile eta atletismo zaleekin.\ \ Orain dela urte gutxi, igande goiz batez, haur bakarrarekin joan ginen Arrasatera; 60 metrotan hartu zuen parte eta aurreneko aldia zuen irteerako tako batzuk ikusten zituela. Aurten, gure taldeko 16 haur eta gaztetxo izan dira hiru jardunaldietan parte hartu dutenak. Besteak beste, disko jaurtiketan, xabalina jaurtiketan, pisu jaurtiketan, altuera jauzian, hesi lasterketetan, abiadurako proba gehienetan eta, noski, proba luzeetan lehiatu dira. Emaitzei dagokienez, hiru brontzezko domina kolkoratu dituzte, hiru laugarren postu ere bai, eta ia denek beraien markarik onenak lortu dituzte. Apurka apurka, behetik gora goazela ematen du, esparru ezberdinetara zabalduz eta lan asko eginez.\ \ Ez da erraza, pistarik gabe, nahi bezala entrenatu ahal izatea. Aurten Tolosara, Arrasatera eta Irunera joan gara, gutxieneko markak egitera eta jolasaren bidez garatzen duguna, nolabait esateko, atletismo molde baten isladatzera. Eskerrak eman nahi genizkieke Tolosa CF, BAT Bidasoa eta Arrasateko atletismo taldekoei, eman dizkiguten erraztasunengatik eta eskainitako laguntza guztiagatik. Eta bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Lopezi, une oro eskainitako laguntza teknikoarengatik.