Miren Peñaren heriotza salatuko dugu gaur, Laboral Kutxaren bulego aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko mar. 22a, 21:18
Azpeitian Bizi eta Lan dinamikak Antsoaingo (Nafarroa) Miren Peñaren heriotza salatzeko konzentrazioa egingo du gaur, astelehena, Laboral Kutxak Azpeitian duen bulegoaren aurrean, Artzubiko biribilgunean, 19:00etan.\ \ Ezer baino lehen une latz hauetan gure berotasuna helarazi nahi diegu Mirenen senide eta lagunei. Orain dela bi urte langabezian gelditu ondoren etxea galtzeko arriskuen zegoen Miren, eta pasa den ostiralean Laboral Kutxatik jasotako gutunak bere esperantza gutxiak itzali zituen. Bere zorra berrikusteko eskaera egina zuen Mirenek, ordaintzeko ezintasuna argudiatuta. Baina Laboral Kutxako arduradunek ezezkoarekin erantzun zioten bere eskaerari.\ \ Mirenen heriotza herri honetan bizi dugun errealitate gordinaren erakuslea da. Nafarroan izandako ustelkeria kasuen beste aurpegia da Mirenen kasua, batzuen aberastasun eta dirutzen ondoan milaka herritarren miseria ekarri duen ereduarena hain zuzen.\ \ Egoera hau irauli eta eredu justu baten lanean jarraitzea beharrezkoa izango dugu. Langabeziak eta etxegabetzeek hil egiten dute, eta guk duintasunez bizi nahi dugu.