Erloko gurutzea desagertu da

Gaur, abenduak 31, hainbat mendizale Erlora igo dira goiz buelta egiteko asmoz eta gurutzea falta dela ikusi dute.\ \ Ez dakigu noiz kendu duten, nork kendu duen eta zergatik kendu duten. Badirudi norbaiti min edo kalte egiten diola gurutze honek.\ \ Biharkoa historikoa izango da. Urtero bezala Erlora igoz ospatuko baitugu 2015 urtearen hasiera eta gurutze gabe ospatu beharko dugu.\ \ Lagun Onak Mendi Bazkunak guztiz baztertzen ditu era honetako ekintzak.