Asteburuan denok Gernikara!

Bidegabeki espetxeratze agindupean dagoen Jone gazte bizkaiarra babesteko egitarau zabala antolatu da astebururako eta Azpeitian bi hitzordu jarri dira Gernikara kotxetan joateko. Bata larunbatean goizeko 10:00etan anbulatorio aurrean, eta bestea igandean 09:00etan. Asteburu guztian ekimen ugari izango da: herri-bazkaria, hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, kontzertuak, jolasak... eta lo zakua, esterilla eta kanpin denda eramatea eskatu dute, gaua bertan igarotzeko. \ \ Denon konpromisoarekin Jone Gernikan aske izatea lortu behar dugu asteburuan, injustizien aurrean pauso bat aurrera eman eta epai politikoen aurrean jarrera desobedientea hartzera pasatuz. \ \