2014-2015 denboraldia hasiko dute Izarraitzeko igerilariek

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga probintzialeko lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Legazpiko Bikuña igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita. Bakarkako probak mistoak izango dira; hau da, neskek eta mutilek batera lehiatuko dute aurrez egindako denborak kontuan hartuta. \ \ Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du Legazpiko lehiaketak. \ \ Izarraitzetik izena eman duten igerilariak honako hauek dira:\ \ • Ainhoa Goenaga (1997), absolutua.\ • Jon Irigoien (1997), juniorra.\ • Oihana Goenaga (1999), juniorra.\ • Maialen Aizpuru (2000), juniorra. \ • Eva Astigarraga (2000), juniorra. \ • Aiora Beristain (2000), juniorra. \ • Jone Goenaga (2001), infantila. \ • Nerea Berasategi (2001), infantila. \ • Iñaki Etxeberria (2001), infantila. \ • Joanes Astigarraga (2001), infantila. \ • Paula Urrestilla (2002), infantila. \ • Maialen Sudupe (2002), infantila.\ • Maitane Goenaga (2002), infantila.\ \ Jon Irigoienek, Maialen Aizpuruk, Eva Astigarragak, Aiora Beristainek, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Paula Urrestillak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak maila berria estreinatuko dute denboraldi honetan.\ \ Pablo Etxeberria eta Jon Aizpuru, igerilari juniorrek, osasun arazoak medio ez dute froga honetan parte hartuko.\ \ Zorte on denei!