Prostituzioaren Euskal Herriko historiaz arituko zaigu Charo Roquero

Horixe da hain zuzen Charo Roquero historialariak egindako ikerketaren ondorioz, Txalapartarekin argitaratu duen liburuaren izenburua. Ikerketaren inguruan arituko zaigu asteazkenean Emakumeen Txokoan. 19:00etan izango da, eta guztiok zaudete gonbidatuta.\ \ \"Pentsatzen zen prostitutek beharbeharrezkoa zen funtzio soziala betetzen zutela. Ulertzen zen gizonak kontrolatu ezin zituen behar sexualak zituela eta, gainera, inori ez zitzaion burutik pasatzen kontrolatu beharra zuenik ere. Erabateko patriarkatu molde bat da, baita emakumea gauza bihurtzeko saio krudela ere. Emakumea, finean, gizona deskargatzeko bidea da. Eta erabat hipokrita iruditzen zait, \"emakume ondratuak\" bortxa ez ditzaten prostitutak bortxatzea onartzea. Prostituten aurkako indarkeria izugarria izan da, beldurgarria eta, gainera, jendarteak onartutakoa\" iritzi dio Roquerok.