Azpeitiar masterrak gustura La Bocaina itsas zeharkaldian

Zapatuan, urriaren 18an, Rafa Zubeldia, Mikel Mangas, Iurgi Zabaleta, Alex Epelde, Beñat Juaristi eta Imanol Badiola master igerilariek La Bocaina itsas zeharkaldian hartu zuten parte. Lanzaroteko Playa Blanca-Yaizatik irten eta Fuerteventurako Corralejo-La Oliva hondartzaraino igeri egin zuten hamabost kilometroko igerialdian. Proba horrek ez du lehiaketa arrunt baten formatua izaten baina, hala ere, sailkapena egiten dute antolatzaileek. \ \ Seirek ondo bukatu zuten proba. Hona hemen bakoitzaren denborak:\ \ • Mikel Mangas, 4:23:06 denbora eta 5. postua.\ • Rafa Zubeldia, 4:24:40 denbora eta 9. postua.\ • Iurgi Zabaleta, 4:25:49 denbora eta 12. postua.\ • Imanol Badiola, 4:29:31 denbora eta 23. postua.\ • Alex Epelde, 4:30:45 denbora eta 26. postua.\ • Beñat Juaristi, 4:30:58 denbora eta 27. postua.\ \ Zorionak seikote!