La Bocaina itsas zeharkaldian izango dira Izarraitzeko marter igerilari batzuk

Zapatuan, urriaren 18an, Rafa Zubeldia, Mikel Mangas, Iurgi Zabaleta, Alex Epelde, BeƱat Juaristi eta Imanol Badiola master igerilariek La Bocaina itsas zeharkaldian hartuko dute parte. Lanzaroteko Playa Blanca-Yaizatik irten eta Fuerteventurako Corralejo-La Oliva hondartzaraino igeri egin beharko dute. Igerialdiak, 15 kilometro izango ditu eta goizeko 7:30ean emango zaio irteera Lanzaroteko irlatik. Fuerteventurako irlan kokatuta egongo da helmuga, eta aurrenak 11:45etan iristea aurreikusten dute antolatzaileek. \ \ Zorte on eta disfrutatu esperientziaz!