Denok Loiolara!

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2014ko ira. 21a, 13:21
28ak eta Orkatz ere LIBRE!\ \ Auzipetutako 28 gazte independentistek agerraldia egin dute eguerdian Loiolan. «Libre» leloa daramaten kamiseta laranjak soinean ehunka lagunen babesa jaso dute gazteek eta beraien kontrako epaiketa politikoa dela salatu dute.\ \ \"28 kide, 28 era desobeditzeko\" daudela azpimarratu ondoren, auzipetuetako gazte batzuk ez direla astelehenean Madrilen hasiko den epaiketara aurkeztuko adierazi dute. Loiolan Aske Gunea sortzeko hautua egin dute eta dagoeneko lehen asanblada burutu dute.\ \ 28 gazteei babesa eskaintzeko Loiolara gerturatzeko deia egin nahi dugu Orkatz Kultur Elkartetik. Orkatz eta 28 gazteak ere LIBRE nahi ditugulako! Denok Loiolara!\ \ http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20140921/aske-gunea-sortuko-dute-loiolan-28-gazte-auzipetuek\ \ http://www.berria.eus/albisteak/95939/gure_etorkizuna_inposatu_zaigun_honetan_gure_erabakia_hemen_dago.htm