Herriko taldeen artean zubiak eraikiko ...

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2014ko ira. 19a, 18:12
Dakizuen moduan, aurten ere Azoka Herritik ekimena antolatu dugu eta nagusiki Irailak 19, 20 eta 21an ospatuko da. Iazko ekitaldian izan zen moduan, egitasmoaren helburua zubi eta bide desberdinak zabaldu eta elkarlanaren bidez tokiko ekonomia bultzatu eta aldaketak sorraraztea da. \ \ Helburu horri lotuta eta Faktoria deitu dugun atalaren barnean, Larunbat arratsaldean 17.30etan “herrigintzako topaketak” deitu dugun batzarra ospatuko dugu Sindikatu Zaharrean. Bertan, herriko hainbat talde bilduko gara elkar ezagutu asmoz eta etorkizunera begira elkarrekin landu ditzakegun lan ildoak identifikatu asmoz. Azken finean, batzar honen helburu nagusia Azoka Herritik ekimenaren filosofia nahiz lan arloak, datorren asteburutik haratago lantzea izango da. Parte hartuko duten taldeak orotarikoak izango dira, aisialdi elkarteak, kirol elkarteak, elkarte sozialak nahiz eskualdearen garapen sozioekonomikoan lanean dihar duten hainbat erakunde. Iada herriko 22 taldek baieztatu dute bertan partehartzea eta 40 lagunetik gora elkartzea espero da. \ \ Herriko talderen batek herrigintzaren topaketetan parte hartzea nahi izanez gero honats gurekin harremanetan jartzeko mail-a: azokaherritik@gmail.com \ \ Amaitzeko, herritarrak aurtengo azokan antolatu diren ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Esteka honen bitartez, asteburuko egitaraua deskargatu daiteke. \ \ Besterik gabe, animatu eta parte hartu! \