Master eta igerilari helduentzat deialdia

Denboraldi berri honetan, helduek ere izango dute aukera Izarraitz Igeri Elkartean beraien tamainako entrenamendua egiteko. Entrenatzaile baten laguntzaz igeriketa urte osoan zehar egin ahal izango dute.\ \ Printzipioz, behintzat, astegunetan (asteartetik ostirala bitartean) lau entrenamendu izango dira, 07:00etatik 08:00etara, eta zapatu goizean, bosgarren entrenamendua izango da. Zapatuko ordutegia, oraindik zehaztu gabe dago. \ \ Urriaren 4an, zapatuan, entrenamendu-bilera egin nahi dugu Azpeitiko igerilekuan izan ditzakezuen kezkak argitzeko. Ordua zehaztuko dugu.\ \ Edozein zalantza baduzue, jarri lasai gurekin kontaktuan 607 498 500 telefonora deituta edo izarraitz.ie@hotmail.com helbidera idatzita.\ \ Animatu zaitez, taldeka, askoz atseginagoa da!\