Sare ekimenak Bilbon egingo duen aurkezpen ekitaldira joateko autobusa izango da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2014ko ira. 16a, 09:49
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare ekimen herritarrak ekimen berezia prestatu du Bilbon, irailaren 20rako. Egun seinalatu horretan, euskal preso, deportatu eta iheslarien eskubideen aldeko herritar sareak bere burua aurkeztu eta dispertsioaren nahiz giza eskubideen urraketarekin amaitzeko emango dituen urratsak zehaztuko ditu.\ \ Azpeititik Bilbora joateko autobusa antolatu da, eta bertara joateko interesa duten guztiek autobuserako izena eman dezakete dagoeneko Orkatzen. Autobusa 16:30ean abiatuko da Etxe Zuri aurretik. Ekimena, berriz, Bilbao Arenan egingo da, 18:00etan hasita.\ \ Guztion artean lortuko dugu!