Bigarren Eskuko Azoka antolatzeko bilera irekia egingo da bihar Sindikatu Zaharrean

Irailaren 20an eta 21ean egingo den bigarren azokan parte hartu edo lagundu nahi duten herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu bihar arratsaldean egingo den bilera irekira. Bilera arratsaldeko 19:00etan izango da Sindikatu Zaharrean, eta bertan datozen egunetan izango den lanaren banaketa egingo dugu guztion artean.\ \ Denon parte hartzearekin eta elkarlanarekin emaitza hobeak izango ditugula ziur gaude. Herri justua eta solidario bat egiteko bidean herritar guztiekin kontatu nahi dugu Elkar-ekin taldean gabiltzanak.