Herritarrak aniztasun mosaikoan parte hartzera gonbidatzen ditu Elkar-ekin taldeak

Astelehen arratsaldean froga bat egin genuen 30 lagun inguruk, eta dena prest dugu bihar arratsalderako.\ \ Elkar-ekin taldeak ekimen berezi batekin eman nahi die hasiera herriko jaiei. Horretarako, Aniztasun Mosaikoa antolatu dugu uztailaren 24rako. Ekimen horren bidez, gure herriaren aniztasuna koloreen, musikaren eta testuen bidez aldarrikatuko dugu, aniztasun horrek aberatsagoa egiten duelako gure herria. Guztion herria, guztion parte hartzeaz egina, guztiok bizitzeko eta gozatzeko.\ \ Herriko jaiek ere gure koloreen erakusle izan behar dutela uste dugu. Horregatik, herritar guztiok gonbidatzen zaituztegu ekimen horretara hurbildu eta une eder bat igarotzera.\ \ Mosaikoa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, plazan.