Gaztetxearen bederatzigarren urteurrena ospatuko dugu zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2014ko uzt. 16a, 10:13
Datorren larunbatean Gaztetxearen 9. urteurrena ospatuko dugu, urteroko legez. Bazkarirako sarrerak salgai dituzuejada Orkatz, Korrale eta Txarrantxa tabernetan. Aurrez erosten duen ikasle edo langabetuari 8 euro kostako zaio, eta egunean bertan 10 euro. Landunek, berriz, aurrez erosita 12 euro ordaindu beharko dute, eta 15 euro egunean bertan. Beraz, badakizue! Erosi azkar sarrerak.\ \ Dagoeneko jendea hasi da baltsak prestatzen. Hala ere, oraindik ez da berandu, eta jakin materiala badagoela Gaztetxean (ontziak, adibidez). Baltsa jaitsierari dagokionean, parte hartzera animatu nahi ditugu herritar guztiak. Hasi ez zaretenok animatu. oraindik garaiz zabiltzate eta. \ \ Baltsen erakusketa eta jaitsierarekin hasiko da festa eguna, baina iceberg-aren punta baino ez da izango hori. Bazkaria ere izango da eta, ondoren, kalejira. Aurtengoan berrikuntza bat izango dugu, Gaztetxeko batukadak alaituko baititu bazterrak. Talde polita bildu gara, eta aurrenengo aldiz ikusteko aukera izango duzue zapatuan. Iluntzean, afari-meriendaren ondoren, kontzertuak izango ditugu. Bertsotabern (Irlandar musika eta inprobisazioa egiten duen Gasteizko taldea), eta Odolkiak Ordainetan (rock and roll-a Tafallatik) taldeek kontzertua eskainiko dute.\ \ Hona egitarau zehatza:\ \ Uztailak 19, larunbata\ \ -11:00etan: Baltsen erakusketa eta hamaiketakoa plazan.\ -12:00etan: Baltsa jaitsieraren hasiera.\ -14:30ean: Bazkaria Gaztetxean.\ -17:00etan: Gaztetxetik abiatuta, Gaztetxeko Batukadarekin kalejira eta ur-jolasak.\ -Ondoren: Pintxo-jana Gaztetxean.\ -22:30ean: Kontzertuak Gaztetxean: Bertsotabern eta Odolkiak Ordainetan.\ \ Horrez gain, baltsa jaitsieran ibaia errespetatzeko eskatu nahi diegu guztiei. Ibaia, hasi aurretik bezain garbi edo garbiago utzi behar baitugu. Hala ere, aurreko urteetan bezala, Gaztexeko talde bat ere ari da baltsa prestatzen, eta atzetik joango da, uretan gera litezken trasteak edo zikinkeriak jasotzeko.\ \ Besterik gabe, Gaztetxearen urteurrena ospakizun handia denez herritar guztiontzat, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu guztiok! Zahar eta gazte!