'Kutxabank, zer ari da gertatzen?' hitzaldia izango da gaur

'Kutxabank, zer ari da gertatzen?' galderari erantzuten saiatuko da Eñaut Apaolaza Ekai Center-eko kideak.\ \ Hitzaldi interesgarria izango da Azpeitian gaur, asteazkena, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Ekai Center-eko Eñaut Apaolazak izango da hizlaria, eta sistema bankarioaz eta Kutxan ematen ari den pribatizazioaz hitz egingo du.\ \ Ondoren, herritarrek aukera izango dute beraien galderak proposatu eta ekarpenak egiteko.