\'Funcion de noche\' pelikularen proiekzioa eta solasaldia, gaur

Josefina Molinak zuzenduriko \'Funcion de noche\' (1981) filmean, Lola Herrera eta, bere senar ohia den, Daniel Dicentaren arteko elkarrizketa da protagonista. Lolak bere bizitzaren balantzea egiten du: genero ikuspegitik, frankismoaren atzera begirako bat; trantsizio politikoaren testuinguruan, frankismoak arautzen zuen feminitateari, edo feminitate bati buruzko hausnarketa aurkeztuz. \ \ Aurkezlea: Aintzane Rincon. EHUko irakaslea da eta \'Genero irudikapenak espainiar zineman (1936-1982): ereduak eta pitzadurak\' tesiaren egilea. \ \ • Eguna: ekainak 25, asteazkena. \ • Lekua: Azpeitiko Emakumeen Txokoa. \ • Ordua: 19:00etan. \ \ Honi buruz gehiago jakiteko lotura interesgarriak: \ http://www.euskonews.com/0658zbk/gaia65801eu.html \ \ Euskadi Irratiko elkarrizketa: \ http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/1283078/aintzane-rincon-genero-irudikapenak-espainiar-zinemaneuskadi-irratia/