Energiaren inguruko jardunaldiak izango dira datozen bi asteotan

Azpeitiko Gaztetxeak, Sanagustin Kulturguneak, Piztu lantaldeak eta Elkar-Ekin Aldaketa Herritik taldeak antolaturiko Energia Jardunaldiak izango dira Azpeitian datozen asteotan. Energiaren gaian sakontzen saiatuko dira Goiener kooperatibako lagunak ekainaren 25ean Sanagustinen, eta energia berriztagarrien sustapenaz, estatuak ezarrita dituen lege zorrotzez eta eredu energetiko berri baterako bideez mintzatuko dira.\ \ Uztailaren 2an 'Fracking'-aren inguruko hitzaldia izango da Gaztetxean eta bertara gonbidatu dira 'Fracking Ez Araba' taldeko ekintzaileak. Gogoratu nahi dugu Azpeitia eta Urola bailarako beste herri batzuk (Azkoitia eta Zestoa, esaterako) 'Fracking'-aren mehatxupean daudela salatu berri duela Eguzki talde ekologistak. \ \ Haustura hidraulikoaren bidez lurpean diren arbel eta eskistoetatik gasa lortzeko teknika horrek ingurumenari egiten dion kalte neurrigabea ikusita, gai hau herriratzea erabaki dugu hitzaldiaren bidez. Sinadura bilketa izango da bertan eta 'Fracking Ez Urola' plataformak aurkezpen txiki bat egingo du.\ \ Gai honekiko interesa duten herritarrak hitzaldi hauetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.