Urrestillako herri lasterketa \

Urrestillako herri lasterketa \ \ Badira zenbait urte, Urrestillako herri lasterketa antolatzen dutela. Hasi haurretatik eta helduetaraino, lasterketa ugari lehiatzeko eta ikusteko aukera izan ohi da bertan. Lasterketa gutxi geratzen dira, izen ematea ordaindu behar ez direnak, hau da horietako bat. Zirkuitu gora beheratsu batean, mailaren arabera bat, bi edo lau itzuli ematen dira, gogorra egiten da bertan korrika egitea, baina era berean merezi du parte hartzeak. Han izan ziren taldeko hainbat kide, beren onena eman nahirik.\ Kadete mailan, Yania Tena aritu zen, itzuli bat eginez. Jubenil mailan, Aitor Madrazok irabazi zuen lasterketa, Unai Romorekin lehia bizian aritu ostean, podiuma beste taldekide batek osatu zuen, Jon Perezek. Maila honetan Aritz Zubizarretak ere parte hartu zuen, bostgarren amaituz. Lasterketa nagusia, Pedro Muñozek irabazi zuen, bigarren Endika Donay (Atletiko san sebastian) iritsi zelarik, eta hirugarren Jon Garate Azkoitiarra. Laugarrena izan zen Agustin Ruiz, eta hamaikagarrena Egoitz Arruti. Emakumezkoetan, Mari Carmen Seijasek ere lortu zuen podiuma zapaltzea, hirugarren helmugaratuz.\ Eskerrak eman nahi genizkieke antolakuntzari, ea beste urte askoan ere lasterketa honetaz gozatzeko aukera izaten dugun.\ Baita ere, eskerrak eman Iñigo Kortari, bertan atera zizkigun argazki ederrengatik.\