Milesker!!!

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko mai. 27a, 11:21
Milesker!!! \ \ Nola ez, eskerrik asko, igandean ere zuen babesa eskaini zeniguten herritarroi! EH Bilduk oraindik orain duen ibilbidea labur xamarra bada ere, Azpeitiko herritarrok alternatiba erreal gisa ikusten dugula sumatu daiteke. Politika beste modu batean egiten saiatzeak bere uzta ematen du. Eta uzta hori berriro ere Azpeitia berri hori eraikitzeko ereingo dugu. \ \ Lanean jarraituko dugu gure herriak bizi duen egoera ekonomiko zailetik irtetzen saiatzeko, berdintasunean oinarritutako herri bat sortzeko, eskubide sozialen murrizketak ekiditeko nahiz gatazka politikoaren ondorioak pairatzen ari diren herritarren eskubide urraketekin amaitzeko, besteak beste. \ \ Hori bai, herria ezkerretik eraikitzeko prozesu horretan ezinbestekoa izango da zuek guztion ekarpena ere. Eta bai eremu instituzionalean baita bestelako eremuetan ere EHBilduren iritziz ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea. Beraz, jarrai dezagun elkarrekin bidea egiten! \ \ Eskerrik asko berriro ere!