Aniztasun topaketa egingo da Azpeitian, ekainaren 5ean

Elkar-ekin taldeak Aniztasun Topaketa egingo du Ekainaren 5ean, herriko plazan, Urolako udalekin eta zenbait taldekin elkarlanean. Ekimena datozen egunotan Urolako eskualdean ospatuko den Ipaka Izarraizpeko Aniztasunaren Kulturalaren Astearen baitan antolatu da.\ \ Jatorri ezberdineko herritarrak batuta, denon artean antolatzen ari garen topaketaren helburua elkar ezagutzea eta denon arteko elkarbizitza bultzatzea dira. Zentzu horretan, garrantzitsua ikusi dugu adierazpen kulturalei lekua egin eta jatorri ezberdineko herritarrei hitza ematea topaketa honetan.\ \ Ekimen horren antolaketa lanak egiteko, asteartetan biltzen gara, 19:00etan, Baigerako lokalean. Elkar-ekin taldeak abenduan jarri zuen martxan Jatorri Aniztasuna lantzeko lan-taldea, eta ordundik hainbat ekimen antolatu ditugu herriko talde eta eragileekin elkarlanean. Gai horren lanketan parte hartzeko interesa duen oro gonbidatu nahi dugu lan-taldera, eta astearteetako bilkuretara.\ \ Hona ekainaren 5eko, osteguneko, egitaraua:\ \ 19:30ean, Sanagustinen, bideo emanaldia eta jatorri ezberdineko herritarrekin tertulia.\ \ 21:00etan, udaletxe azpian, murala margotzea eta janari eta edarien daztaketa.\ \ 21:30ean, Kontzertua Tifariti Saharako taldearekin.\ \ Azpeitian ere hamaika kolore!\ \ Elkar-ekin \ Ipaka