Duela 66 urte, Israelgo Estatua ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko mai. 15a, 11:42
Duela 66 urte, Israelgo Estatua sortu zen. Egun horretan 800.000 palestinarrek euren etxe eta lurrak utzi behar izan zituzten sionistek bultzaturiko jazarpenaren beldur. Erbestaldi luzeari ekin behar izan zioten palestinarrek. Horregatik, 1948ko maiatzaren 15ko datari, Nakba (Hondamendia) deitzen diote palestinarrek. \ \ Egun, lau miloi palestinar baino gehiago bizi dira oraindik erbestean errefuxiatu-eremuetan. 66 urte eta gero, palestinarren eskubide nazionalek urratuak jarraitzen dute: Gaza isolatua dago eta biztanleek blokeo kriminal bat pairatzen dute. \ \ Checkpoint edo kontrolak edonon daude palestinarren bidaiatzeko eskubidea oztopatuz, Zisjordaniako lurrak lapurtzen dituen Apartheid harresiak bertako hiritarrak kartzela erraldoi batean bizitzera zigortu ditu, 11.000 preso politiko daude Israelgo espetxeetan, harresiak Palestinako herriak, lurrak eta familiak banatzen ditu, etengabeko kolonizazioa martxan dago... \ \ Mundu osoan bezala Euskal Herrian ere elkartasun mugimendu handia dago Palestinako herriaren alde. EH Bilduren ustez, guztiz beharrezkoa Palestinar herriarekiko gure elkartasuna adieraztea.\ \ Naqba eguna data esanguratsua da eta horregatik, modu sinbolikoan bada ere, gure instituzioetatik hori irudikatzea ezinbestekoa deritzogu. Eta nola ez, modu sinbolikotik eguneroko praktiketan gure elkartasuna egikaritzea.\ \ Horregatik jarri dugu balkoian Palestinako bandera, elkartasuna delako herrien arteko samurtasuna, eta Azpeititik elkartasun hori erakutsi nahi dugu.