Ioritz Goenaga mendiko lasterketez

Ioritz Goenagak, honako hitz hauek idatzi dizkigu mendiko lasterketen inguruan. Berauetan asko aritua eta emaitza bikainak lortutakoa da Goenaga. Mutil argia eta beti laguntzeko prest dagoena, eskuzabala eta borondatetsua. Belauneko minarekin borrokan dabilen bitartean, idazteko ere gaiatsuna baduela erakutsi digu:\ \ Denok dakigu Xeye atletismo talde bat dela, orokorrean esanda, korrika egitea gustuko duen talde bat da, nahiz eta atletismoaren beste esparruetara zabaltzeko lana egiten ari garen, jaurtiketa, jauziak. Batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago lehiatzen dute, baina azken finean denok egiten dugu korrika edozein delarik eremua. Eta zergatik ez mendiko lasterketak?\ \ Azken urteetan ikaragarrizko boom-a ari da izaten mendiko lasterketak. Orain urte batzuk astakeria eta zerbait arraroa izatetik, jende askok probatu nahi duen esparru bat izatera iritsi da. Eta zergatik hori? \ Mendiak beti izan du erakargarritasun hori. Egoera beti aldatzen da, ez daude bi mendi berdin. Bakoitzak bere zerbait berezia izaten du, arrisku puntuak ere izaten dira, hori nola pasa jakin behar izaten da, korrika gustura asko egiteko zelai handiak, aldapa pikoak, haitza… guztia daukagu mendian eta horrelako toki naturaletan korrika egin badezakegu, zergatik ez egin?\ \ Mendiko lasterketek badute epikotasun pixka bat. Irteeran izango zara, baina ez duzu jakiten mendiari gailenduko zaren ala ez. Eta horrek ematen du ikaragarrizko urduritasuna eta emozioa. Helmugara heldu eta gai izan zarela gailentzeko, ez aurkariei, baizik eta ibilbideari. Hango gora behera guztiak, harri arte arriskutsuak, malda ikaragarriak… horiek guztiak gainditzeko gai izan zarela ikustean, guztiz betetzen du mendiak. \ \ Edozein hitz ordea txiki gelditzen da azaltzeko orduan. Probatu ahala jakiten da benetan zer duen mendiak.\ \ Eta taldeko batzuk jada mendiko lasterketa batzuk egin dituzte. Horien artean Xabier Lasa, Joseba Ortega eta Ioritz Goenagak Zuzenien Xoxoteko bertikalean parte hartu zuten, oso emaitza onekin gainera. Lasa 4. Izan baitzen. Andoni Sudupek ere, lasterketa batzuetan parte hartu izan ohi du urtero. Bestalde Egoitz Arrutik ere bere debuta egin du mendiko lasterketa batean, laugarren postu bikain batekin itzuli zen etxera, Hiru Gazteluak mendi lasterketatik. \ \ Gogor ari dira beraien hurrengo erronkak prestatzen Xeyeko korrikalariak. Eta honako helburu hauek dituzte, besteak beste:\ Joseba Diazek ultren munduan sartu eta Apuko Long Trail egingo du, 65km-takoa. Maiatzaren 3-an du erronka.\ Egoitz Arrutik Izarraizko maratoi erdian irtengo du bere helburu nagusirako prestaketa moduan. Espainiako txapelketa du begiz jota, Izaban, Camille Extrem lasterketa gogorrean izango da. Gogor ari da prestatzen ekainaren 1erako.\ \ Ioritz Goenagak bere Alpetako oporraldiak aprobetxatuz Cervinoko km bertikalean izango da.Uztailean izango du zita.\ \ Andoni Sudupek, ziur gaude, han edo hemen lehiatuko duela, bere dohainak erakutsiz. \ Agustin Ruiz Zumaiako flysh lasterketan izango da.\ \ Beste batzuk ere hor izango dira beraien onena emateko prest.\ \ Eta Zazpi kurutze ahaztu gabe, gure hainbat taldekide bertan izango badira ibilaldiaz gozatzeko.