Asteartero gisan, gaur ere bildu ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko api. 29a, 10:30
Asteartero gisan, gaur ere bildu egingo gara. Eta zu ere, gurekin izatea nahiko genuke. \ \ Ekainaren 8a geroz eta gertuago dugu; erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenaren baitan inflexio puntua izango den eguna. Denok dakigun moduan, milaka herritar bilduko gara egun horretan predemokratikoa den eskubidearen gauzatzearen alde. Eta egun horretarako, hainbat eta hainbat lan ditugu egiteko. \ \ Azpeitiko Gure Esku Dago lantaldeko kideok asteartero bildu ohi gara, eta gaur ere hala egingo dugu. Eta nola ez, esku bat botatzeko prest dagoen oro gonbidatu nahi dugu gaurko batzarrera ere. Denon beharra dago, esku asko behar dira guzti hau modu egokian kudeatu eta gure herriaren eskubidea den horren egikaritzea lortu ahal izateko. \ \ Beraz, animatu eta gerturatu zaitezte, gaur, asteartea, 20.30etan Baigerara! Han ikusiko gara!