Giro ederra eta parte hartze handian Urrestillan bigarren eskuko azokan

Urrestillako azokaren balorazioa:\ \ Asteburuan Urrestillan egin dugun bigarren eskuko balorazioa positiboki baloratzen dugu Elkar-ekin taldeak eta Urrestillako Herri Batzordeak.\ \ Auzolanean antolaturiko ekimen honetan parte hartze oso ona izan dela azpimarratu nahi dugu, bai lanean ibili garen herritarren aldetik, bai eta bertaratu diren lagunen aldetik. Azpimarratzekoa da Urrestillako bizilagun askok ekarri dituztela soberan zituzten gauzak donazio bezala.\ \ Urrestillari bizi emateko baliagarria izan da ekimena, eta gauzak beste modu batera antolatu daitezkeela ere erakutsi nahi izan dugu. Egoera soziala hain larria den honetan, modu honetako ekimen txikien garrantzia azpimarratu nahi dugu. Elkartasunetik eta elkarlanetik soilik lortuko dugulako bestelako herri mota baterako bidea egitea. Bestelako herri bat bat non ekonomia herritarren beharren neurrira antolatuko den, eta ez gutxi batzuen interesen arabera.\ \ Honenbestez, aurrerantzean ere elkarlanean jarraitzeko konpromisoa hartu dugu Elkar-ekinek eta Urrestillako Herri Batzordeak.\ \ Milesker guztioi eta ondo pasa oporrak.