Aparteko giroa igerilekuan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko api. 7a, 00:56
Joan den zapatuan, Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo ikasleen eskolarteko lehia izan zen Azpeitiko Udal igerilekuan. Giro ona sortu zen igerilekuan eta harmailetan, hala ere, gaztetxoenak urduri zeuden eta, malko batzuek ere ikusi genituen. Ikastetxeetako arduradunek, aparteko lana izan zuten, azken unean beldurra sartu zitzaien igerilari gaztetxoei animatzen. \ \ Adin hauetan, kirol mota desberdinak probatu behar dituzte, eta Azpeitian, urtero, aukera izaten dute igeriketa ezagutzeko. Azkenean, domina bana lepotik zintzilik zituztela, gaztetxoak, gustura irten ziren igerilekutik.\ \ Bestalde, gure esker ona adierazi nahi diegu Azpeitiko Udalari, Xanjuandegiko Eroski-ri, Lasa goxokiak dendari eta antolaketa lanetan laguntzera etorri ziren gurasoei. \ \ Emaitzak: \ \ http://izarraitzigerielkarteadotcom.files.wordpress.com/2014/04/eskolarteko-txapelkleta-2014-emaitzak.pdf\ \ Argazkiak:\ \ https://www.facebook.com/media/set/?set=a.596809067082872.1073741875.349730761790705&type=1\ \ Bideoa:\ \ \