Bigarren eskuko azoka izango da asteburuan Urrestillan

Urolako eskualdean bizi dugun egoera ekonomiko eta soziala larria da, datuek erakusten dutela bezala. Urrestillan ere, inguruko herri eta auzoetan bezala, langabeziaren eta murrizketen eraginak gogor jo gaitu. Zentzu honetan, justua eta solidarioa izango den gizarte bat helburu, beharrezkoa ikusten dugu beharrezko aldaketak egiten joatea, herriko ekonomiari bultzada ematea, eta horretarako bide eta egitasmo berriak bultzatzea.\ \ Oraingo honetan, bigarren eskuko produktuen salerosketa bultzatzeko azoka antolatzera goaz. Azoka honen bidez, egungo kontsumo eredua zalantzan jarri nahi dugu batetik, gure buruari nola eta zertarako kontsumitzen dugun galdetuz. Bestetik, herritarrek behar ditzaketen produktuak eskuragarri jarri nahi ditugu modu merke batean.\ \ Azokaren egunak eta ordutegia:\ \ Apirilaren 12an, 18:00etatik 20:00etara.\ \ Apirilaren 13an, 11:30etatik 13:30etara.\ \ Lekua: Urrestillako plaza\ \ Material bilketa: Materiala donazio bezala jasoko da aurreko egunetan Petraneko dendan, ondoren egun horietan merke-merke saltzeko. Ateratzen den dirua antzeko proiektuak bultzatzeko erabiliko da.\ \ Antolatzaileak: Urrestillako Herri Batzordea eta Azpeitiko Elkar-ekin taldea