Hitzaldi interesgarria izango da gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2014ko mar. 26a, 09:14
Hitzaldi interesgarria izango da gaur Sanagustin Kulturgunean Eneko Bidegainen eskutik. Xalbador bertsolari handiaren iloba da Eneko Bidegain. Batxilergoa ikastolan ikasi eta gero Euskal Ikasketak egin zituen Baionan. Kazetari lanetan Ekaitza aldizkarian hasi zen. 1999an Euskaldunon Egunkarian sartu zen. Berria eta beste zenbait hedabidetan ere aritu da.\ \ Gaur egun Mondragon Unibertsitatean irakaslea da eta bertso txapelketetan epaile lanak betetzen ditu. Iparraldeko egoera politiko-soziala sakonetik ezagutzen duen pertsona.\