Bikain, 1. GIF sarian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko mar. 24a, 16:37
Pasa den zapatuan Izarraitz taldeko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariak Donostiako Paco Yoldi igerilekuan izan ziren, I. GIF Sarian. Ainhoa Goenaga absolutu mailan lehiatu zen; Oihana Goenaga junior mailan; eta Jon Aizpuru, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Nerea Berasategi infantil mailan. Maialen Aizpuru infantila, izena emanda zegoen, baina baja izan zen azken unean. \ \ Jone Goenagak izan ezik (proba bakarrean aritu zen), igerilari bakoitzak bi probatan hartu zuen parte. Orokorrean, maila ona erakutsi zuten guztiek. Ainhoa, Oihana eta Jon, Espainiako Absolutuen Udaberriko Open Txapelketa ari dira prestatzen eta, entrenatzaileak, test modura hartu zituen horien frogak. Infantilak, berriz, neguko denboraldia bukatu eta atsedenaldia eduki arren, gogotsu eta indartsu hasi dute udako denboraldia. \ \ Zorionak eta segi horrelaxe!