I. Udaberri saria, Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2014ko mar. 12a, 10:26
Zapatuan, martxoak 15, 16:00etan, zonaldeko eta Izarraitz I.E.ak gonbidatzen dituen elkarteetako benjamin eta alebin igerilariek I. Udaberri Saria jokatuko dute Azpeitiko igerilekuan. Azpeitiko sariketan parte hartzera, 350 bat igerilari gaztetxo etorriko dira. \ \ Izarraitzeko entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten parte hartu behar duten igerilariei. Izan ere, konpetizio hauetan parte hartzeko ahalmen tekniko eta fisikoa edukitzea eskatzen da. \ \ Sariketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu, Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako holako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.\ \ Zorte on denoi eta gozatu!