Ipuin ez sexisten kontalaritza tailerra antolatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2014ko mar. 11a, 16:45
Azpeitiko Emakumeen Txokoan tailer berria antolatu dugu, emakume zein gizonei zuzenduta: \ \ \'Parekipuinak, ipuin ez sexisten kontalaritza tailerra\' izango da. Bertan, ipuinen onurak, kontatzeko dauden teknikak, ipuin motak, pertsonaien lanketa, gorputz adierazpena, ageriko eta ezkutuko mezuak... lantzeaz gain, ipuinak genero ikuspegitik aztertuko ditugu. \ \ Horrela, emakumea eta gizonaren irudia herri ipuinetan eta haur literaturan zein izan den, zer nolako estereotipoak eta rolak aurkitzen diren ilustrazioetan, eta ipuin ez sexistak eta sexismoaren kontrako ipuinen berri izango dugu bertan. \ \ • Egunak: Martxoak 28, apirilak 4 eta 11, ostiral arratsaldez (Sei ordu guztira). \ \ • Gidaria: Maite Franko (ipuin kontalaria). \ \ • Lekua: Azpeitiko Emakumeen Txokoa. \ \ Prezioa: Langileek bost euro. Langabetuek doan. \ \ • Izen-ematea: Azpeitiko Emakumeen Txokoan 943 15 70 55 (asteartetik ostiralera arratsaldez, eta larunbat goizetan).