Espainiako taldekako kross txapelketa 13 ...

Euskadiko kros txapelketetan Xeye taldeak lortutako emaitza bikainei esker, Oropesan lehiatu den Espainiako taldekako kros txapelketarako hiru txartel lortu zituzten Xeyeko hiru taldek. Horrela, korrikalariek, entrenatzaileek eta familiartekoek 38 laguneko taldetxoa osatu genuen astebukaera ilusioz eta aldarte onez pasatzeko\ \ Bidaia luze eta gogorra algaraz bete genuen, talde izateari inoiz baino garrantzia gehiago emanez, eta horrela, atletismoa bakarkako kirola dela esaten dutenei erakutsi genien talderik gabe, entrenatzailerik gabe, familia eta lagunik gabe, ez dela posible bakarkako emaitzarik lortzea.\ \ Sailkapenak taldeko blogean daude: http://xeyeat.blogspot.com.es/