Musika eskolako ikasleek lan bikaina egin zuten Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2014ko ots. 20a, 18:26
Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek emaitza oso onak lortu zituzten joan den asteburuan, Andoaingo Bastero kulturgunean izan zen piano jaialdian. Guztiek diploma bana eta dominak jaso zituzten: 25 zilarrezko eta 7 urrezko domina ekarri zituzten Azpeitira, hain zuzen. Gainera, Joseba Azpillaga ikasleari aipamen berezia egin zioten.