Urtebete Euskal Herri eta Azpeitia ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko ots. 19a, 13:43
Urtebete Euskal Herri eta Azpeitia berria sortzen\ \ Sortu, ezker abertzaleak “Zutik Euskal Herria” ebazpenean jasotako\ estrategia berrituaren ondorio organizatiboa da. Aurrerantzean estrategia horren garapenerako tresna izango da, ibilian indartu eta\ zabaldu beharreko bitartekoa. Independentziaren eta sozialismoaren bidean eta Prozesu Demokratikoaren baitan, eraldaketa politikoa eta soziala erdiesteko erreminta”.\ \ Hitz hauekin eman genion amaiera duela urte bete Sortuko eratze\ Kongresuko ebazpen nagusiari. Duela urtebeteko hitz haiek gogora\ ekarri nahi izan ditugu datorren otsailaren 23an Sortu-k jada urtebeteko ibilbidea zeharkatu duela azpimarratzeko.\ \ Ibilbide labur bezain gorabeheratsua, oztopoz eta zailtasunez betea\ baina aldi berean ilusionantea, erakargarria eta konpromisoz hornitua.\ \ Guztion lan eskergarik gabe ezingo genuen gaur gauden tokian egoterik. Herrietan, auzoetan, lantegietan, eskoletan, herri honetan\ eratua dagoen ehun sozialean... inplikatuz eta gure herriarekiko erabateko konpromisoan lanean ari garen milaka eta milaka militanteren ekarpena ezinbesteko izan da eta izango da.\ \ Otsailaren 23an hitzordua dugu. Egun horretan elkar agurtzeko, eskua luzatzeko aukera bikaina izango dugu Oiartzunen. Hasteko, ekitaldia izango dugu, eguerdiko 12.30etan. Eta ondoren bazkaria. \ \ Herrietatik autobusak antolatu dira, eta hori horrela, goizeko 11.15etan Tren estazio paretik abiatuko da azpeitiarron autobusa. Itzulerakoa berriz, 18.30etan izango da. Autobuseko zerrenda nahiz bazkarirako txartelak Orkatzen dituzue. Autobusa eta bazkaria 10 euroren truke izango da. Aipatu, era berean, umeentzako menua ere egongo dela 5 euroren truke.\ \ “Gure konpromisoa sendoa da: herri nahia errespetatuz eta errespetaraziz, Euskal Estatuaren egitasmoa bururaino eramatea. Askatasun osoa, horixe dugu helmuga bakarra, horretarako askapen nazionalari eraldaketa soziala elkarlotu behar zaiola jakinda. Guretzat helburu bera baita, gizon-emakume askeez osaturiko Herri askea\ lortzea”.\ \ \ Sortu bedi!