Badatoz inauteriak!

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2014ko ots. 17a, 19:34
Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak inauterietako kontzertua eskainiko dugu igandean, 13:00etan, Sanagustin kulturgunean. Kontzertuan, azken urteetan bezala, Azpeitiko Argazki Elkarteak inauterietako argazkiekin eginidako bideo baten proiekzioa ere izango da.\ \ Hemen, kontzertuak eskainiko ditugun abestien zerrenda: 'Txarri Baten Gibela' (Herrikoia), 'Sarralle Buru Haundi' (Herrikoia), 'Kaka Zuretzako' (Herrikoia), 'Pello Bixente' (Herrikoia), 'Goiz Eresia' (J.I. Aldalur), 'Lolita' (J.I. Aldalur), Sokamutilla (J.L. Franzesena), 'Gure Koadilan' (Herrikoia), 'Jeronimo' (Herrikoia), 'Kiskillun Maskillun' (Herrikoia), 'Xirri bat' (Herrikoia), 'Suzko zezena' (Herrikoia), 'Azpeitiko Neska Gaztiek' (Herrikoia), 'Gora karnabalak, miamol!' (Herrikoia) eta 'Sagardo tokian'.\ \ Denok gonbidatuta zaudete inauteri giroaz gozatzera, gutxi falta da eta!