Jatorri aniztasuna landu eta elkarbizitza bultzatu nahi du Elkar-ekin taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko ots. 17a, 16:48
Elkar-ekin taldea sortu zenetik izan dugu jatorri aniztasunaren gaia lantzeko gogoa. Honela, pixkanaka lan talde bat osatzen joan gara azken hilabeteotan eta gaiari buruzko hainbat gogoeta egin ditugu. Inguruko herrietako esperientziak entzun ondoren, Azpeitian ere martxan hasteko beharra sentitu dugu. Honela, datozen asteetarako ekimen ezberdinak antolatzeari ekin diogu:\ \ - Otsailaren 18an, jatorri ezberdineko azpeitiarrekin bilkuratxo bat egingo dugu, 18:30ean Baigera elkartean.\ \ - Otsailaren 19an, XL Auzolanean taldearekin elkarlanean SOS Arrazakeriako kide batekin solasaldia izango da, 19:00etan Sanjuandegiko auzo elkartean (kartelean duzue informazio osoa).\ \ - Martxoaren 21ean, arrazakeriaren eta xenofobiaren nazioarteko eguna izanik, mahai-ingurua egingo dugu gai honekin lotura duten herritar eta eragileekin.\ \ - Bitarte honetan, jatorri ezberdineko azpeitiarrekin harremanak egiten joango gara, errealitate ezberdinak jakin eta elkar ezagutza bultzatzeko.\ \ - Udaberrira begira ekimen berriak antolatzen joango gara.\ \ Gai honekiko interesa duen eta lan taldean parte hartu nahiko lukeen oro ongi etorria izango da bileretara. Gurekin harremanetan jartzeko helbide honetara mezu bat bidaltzea eskatuko genuke: elkar_ekin@hotmail.com