Komunikazio Astea abian da

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2014ko ots. 17a, 15:22
Ondo komunikatzen ikasteak badu bere garrantzia, eta horretarako, Komunikazio Asteari ekin diogu. \ \ Gaur bertan (astelehena), 17:00ak aldera, BIDEOAK EGITEKO IKASTAROA izango dugu Sindikatu Zaharrean. Beraz, bideoak editatzen ikasi nahi baduzu, edo irudiak grabatzeko zenbait tekniken berri izan, animatu! (Ordenagailu eramangarria saiatu ekartzen)\ \ Asteazkenean, berriz, jende aurrean hitz egiteari diogun panikoa galduko dugu. Beldurra, publikoki hitz egiteko trebetasun falta, lotsa... Ezagunak egiten zaizkizu egoera horiek? Arazorik gabe hitz egiten ikasi nahi baduzu, eta zure iritzia ozen oihukatu, agertu asteazkenean 18.00etan Gaztetxera! Martxan da JENDE AURREAN HITZ EGITEN tailerra!\ \ Eta, azkenik, ostiralean, herritik eta herriarentzako sortutako irrati libre bat ezagutu nahi? Askea, alternatiboa, parte-hartzailea, autogestionatua... Aukera paregabea Azkoitiko KONTRAKO EZTARRIXE irratia ezagutzeko! Irrati Librearen historia, nondik norakoak, eta funtzionamendua ezagutuko ditugu ostiralean. 17:00etan kedada anbulatorio aurrean!\ \ Animatu eta parte hartu!\