STOP TORTURA!\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko ots. 13a, 15:19
STOP TORTURA!\ Tortura deritzo nahita eginiko kalte fisiko edota psikologikoari. Helburu desberdinak izan baditzake ere, biktimaren edo hirugarren lagun baten aitorpena edo informazioa lortzeko erabili ohi da, bereziki. \ Torturaren bidezko oinazea forma desberdinetan ematen da. Oinaze fisikoa hainbat modutara eragiten da, esaterako: kolpeak, hezurrak haustea, muskuluak urratzea, zulaketak, mozketak, deskarga elektrikoak, sua, muturreko tenperaturen erabilera, produktu kimikoak jatera bultzatzea, bortxaketak, loaren debekua, postura deserosoak, etab. Oinaze psikologikoari dagokionez, gabetze sentsoriala, isolamendua edo gezurrezko exekuzioak erabili ohi dira\ Zoritxarrez, Euskal Herrian aski ezaguna dugu tortura, izan ere estatuak sistematikoki erabili izan du eta erabiltzen jarraitzen du disidentzia politikoaren aurka. Horren adibide dugu bai frankismoa, eta baita trantsizio osteko erregimena ere. Euskal Memoria Fundazioak hainbat garaitako 4.716 tortura testigantza dokumentatu ditu, torturaren iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren erakusgarri. Kasu ezagun batzuk aipatzearren, Mikel Zabaltza gazte orbaiztarrarena aipatzekoa da, Guardia Zibilak atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen Bidasoa ibaian eskuak eskuburdinez lotuak zituela. Beste kasu bat Lasa eta Zabalarena dugu; bahituak, torturatuak eta erailak izan ziren Galindoren (Guardia Zibila eta GAL-eko kidea) eskuetan. Martxelo Otamendi Berriako zuzendariaren kasua ere aipagarria da. Eragile internazionalek ere behin baino gehiagotan salatu eta kondenatu dute Espainia, torturak ez ikertzeagatik.