Xeyekoak Euskadiko Kross txapelketan lehiatu ziren igandean

Euskadiko Kross txapelketa izan zen joan den igandean, Laudion. Zirkuitu gogor batean, hainbat itzuli eman behar izan zituzten maila ezberdinetako korrikalariek. Xeye Atletismo Taldeak parte hartzaile kopuru handia izan zuen bertan igandean. Bakoitza bere helburu pertsonalarekin eta, aldi berean, taldekako sailkapenari begira aritu zen. Horrela, hiru domina lortu zituzten bakarka gazteek. Taldeka, berriz, beste hiru. Lorpen horiek tarteko, Espainiako txapelketetan parte hartzeko txartela eskuratu dute.\ \ Sailkapenak taldeko blogean aurkituko dituzue.\ \ http://xeyeat.blogspot.com.es/