Arkaitz Bellon Elorrioko presoa hilik ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko ots. 5a, 21:15
Hilik topatu dute, ustez bihotzekoak jota, Arkaitz Bellon Elorrioko presoa. Arkaitzek maiatzean eskuratu behar zuen askatasuna 13 urteko kartzela zigorra bete ostean.\ \ Gogor salatzen dugu espainiar zein frantziar estatuek darabilten mendekuan oinarritutako espetxe politikaren hatzaparretan emandako erailketa berri hau, urtebeteren buruan hirugarrena. 130.000 herritarren nahiak urtarrilean kaleak salbuespen egoeraren aurka eta konponbidearen aldeko aldarriz bete arren, Rajoyren Gobernuak ukazioan eta mendekuan oinarritutako politikekin darrai, pausuak eman beharrean presoen egoera gero eta gehiago estutuz. Gobernu horrek berak hartutako erabakien ondorio zuzena da Arkaitzen heriotza. \ \ Argi izan dezatela bada, mendekuan politika honekin jarraitu bitartean aurrez aurre izango gaituztela kalean, ikastetxeetan, lantegietan zein euskal herritarrak bahituta dituzten kaiolen beste aldean. Preso eta iheslari oro etxean, aske izan artean borrokan jarraitzeko hautua egina dugu. Konponbide bidean pausuak emateko borondaterik ez badute, muga eta barroteak geure indarraz hautsiko ditugu. Etsaiak odolez blai ditu eskuak, herriak hori ez du berehalakoan ahaztuko!\ \ Agur eta Ohore Arkaitz! Gure besarkadarik beroena Arkaitzen senide eta lagunentzat.