Tolosa eta Agirre, bi artista beste bi artistena egiten

Istorio beltza, tragikoa, dramatikoa da Nik (Inazio Tolosa) eta Ray-k (Ramon Agirre) bizi izan dutena. Hilketa bat, lo hartze bat, hamaika abentura... Baina, umorea izan zen nagusi igandean, Sanagustin kulturgunean eskainitako saioan. Ederki pasa genuen. Bizi-bizia da Koka-kola eta barea antzezlana, musikaz eta istorio txikiz osatua. Gustura egon ginen. Hurrengora arte, bikote! (argazkia: aktoreek —lehenengo ilaran eurak— antzezlanaren amaieran ateratakoa)