Skandalue elektrotxarangak egin du Eskola Txikien festako kantua

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2014ko urt. 28a, 10:57
Bidania eta Goiatzen izango da aurtengo Eskola Txikien festa, ekainaren 8an. Skandalue elektrotxarangak egin du egun horretarako abestia, eta urtarrilaren 23az geroztik grabaketa lanetan ari dira (argazkian), Elektrika grabaketak estudioan.\ \ Eskualdean, Aizarnan, Aizarnazabalen, Arroan, Errezilen eta Oikian daude eskola txikiak.